Urteko Batzarra azaroaren 23an

Azaroaren 23an, asteazkena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Euskal Herria plazako TOPICeko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:30ean eta bigarrena 18:00etan)

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

1. Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.

2. Aurreko urteko aktaren berri eman.

3. Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan eta Gurasoen lan-batzordeak

4. Ekonomia:

* 2015-2016 Balantzea eta 2016-2017 aurrekontua.

* Eraikin berriaren bideragarritasun plana

5. Irakaskuntza:

* 2015-2016 emaitza eta balorazioak

* 2016-2017 Urteko plana: proiektuak eta helburuak

6. Galdera eta eskeak

Ikastolaren Estrategia Plana nola garatzen ari garen azalduko dugu batzar honetan. Guztiz garrantzitsua da beraz, Laskorain Ikastolako hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztiok parte hartzea.