Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta egun horren harira, hainbat ekimen egiten ari gara.

Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek, adinaren araberako gai honen inguruko lanketa burutu dute. Txikienekin, Bizikidetzaren eremutik landu da gaia; elkar errespetatu beharraz, lagunak zaindu eta maitatu beharraz…hausnartu dute; helduagoak, berriz, genero indarkeriaz, gizartean gertatzen denaz, mikromatxismoaren adibideak egunerakotasunean, egin daitekeenaz… jardun dira.

Horrekin lotuta, kartelak margotu eta esloganak ere sortu eta idatzi dituzte. Ondoren, azaroaren 25ean, maila bakoitzeko bi ordezkari eta irakasle batzuk kartelak herrian dauden paneletan itsasi dituzte.

DBH4ko ikasleek ondorengo bideoa egin dute