Tolosa bisitatzen

LH2. mailako neska mutilek, Tolosako txoko ezberdinak ezagutzeko ibilaldia egin dute.

Azken asteetan Tolosa gaia lantzen ibili direnez, herriko txoko, eraikin eta monumentuak gertutik gertura ezagutzeko aukera izan dute. 

Besteak beste, hauexek bisitatu lekuak: Gaztelako atea (bertan Alfontso X. aren soldaduek Gaztelatik zetozen erromesak "katxeatu" dituzte, herrira ezer arriskutsurik ez zeramatela ziurtatzeko), Lapatza, Atodo, Aranburu eta Idiakez jauregiak, Tolosako Parke arkeologikoa, errota, udaletxea, Zerkausia, armarri ezberdinak...