Adimen Anitzen inguruko ikastaroa Javier Bahonekin

Azken aste honetan, HH eta LH ko irakasle guztiek Adimen Anitzen inguruko ikastaroa gauzatu dute gai horretan aditua den Javier Bahonekin.  

Besteak beste, ikastaroan, zein adimen mota dauden aztertu da, adimen mota bakoitzaren ezaugarrik, berauek lantzeko bide eta jarduera ezberdin eta kreatiboak,  pertsonek ikasteko dituzten kanalak edo estiloak ere aztertu dira (bisuala, auditiboa eta zinestesikoa), zerebroaren funtzionamendua eta horrek ikaskuntzan duen eragina, pentsatzen ikasi/irakastearen beharraz ere hausnartu da…

Adimen Anitzen inguruan, oinarri teorikoak landu dituzte, hausnarketak bideratu eta zenbait jarduera praktiko burutzeko aukera ere izan dute irakasleek.