Urteko batzarra jendetsua

Azaroaren 23an egin genuen Urteko ohiko batzarra Topicen.

Bilerarako deialdian zehazten zen gai ordenari jarraikiz, ikastolako lehendakaria (Irene Larraza), zuzendaria (Kepa Goikoetxea) eta administraria (Iñaki Olaexea aritu ziren gaiak aurkezten.

Lehenengo Artezkaritza Kontseilua osatuko duten kide berriak proposatu eta onartu ziren bozka bidez.

Ondoren, 15-16 ikasturteko balorazioaren atala iritsi zen eta Laskorainen ikasturte horretan aurrera eramandako proiektu nagusien laburpenaren ondoren, Sakramentinoetan proiektatu dugun eraikinaz aritu ginen sakonean.

Obraren justifikazio pedagogikoaren ondoren, Ander Auzmendi arkitektoak proposamen arkitektonikoa aurkeztu zuen: jasotako enkargua, eraikinaren egoera eta bertan egiten ari diren lana. Horrekin batera etxearen planoak eta oraingo argazkiak ikusteko aukera izan genuen.

Hurrengo atalean, Iñaki Olaetxeak finantza kontuak aurkeztu zituen, eta Sakramentinoetako obra nola ordainduko dugun.

Segidan, Kepa Goikoetxeak 16-17 ikasturteko proiektu berriak aurkeztu zituen: EKI, KIVA, eta Gura, besteak beste.

Azkenik, Irene Larrazak guraso batzordeak eta bertako kideak aurkeztu zituen eta 50. Urteurreneko ospakizunak antolatzeko eratu den batzordearen berri ere eman zuen.

Abenduan jasoko dute bazkide guztiek batzarraren akta.