Postal lehiaketako txapeldunak

Gauzatu berri dugu 2. Eguberrietako postal lehiaketa, "Eguberrietan ere euskaraz" lelopean.  Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan bideratzen dugun postal lehiaketa honetan, etapa bakoitzean irabazle suertzen diren ikasleek egin lanak izaten dira zorion agur modura etxeetara bideratzen ditugunak. Ohore hori aurten honako bi ikasle hauei suertatu zaie:  Intza Elizalde (LH 4) eta Laida Domingurez (DBH 4).

Ekimen hau Euskaraz Bizi proiektuko ikasle eta irakasle arduradunen eta Plastikako mintegiaren gidaritzapean egiten da. Aurkeztutako lan guztien artean, berrehundik gora postal jaso ditugu, Euskaraz Biziko ikasle ordezkariek egiten dute, etapa bakoitzeko, lanik onenaren aukeraketa.

Ez duzue lan makala izan merezimendu artistikorik handiena zuten lanak hautatzen.

Zorionak sarituoi eta eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi. Datorren urtean, berriz ere, izango dugu aukera elkarrekin aritzeko.