El Martinet ikastetxera bisita

Pasa den larunbatean, Haur Hezkuntzako irakasle talde bat, Bartzelonako El Martinet ikastetxeak antolatzen dituen jardunaldietara joan zen. 

Laskorain Ikastola murgilduta dagoen eraldaketa pedagogikoaren baitan gauzatu zen bidaia hau. Ikastetxeko eredu pedagogikoa, barne eta kanpo espazioak eta materialak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan zuten irakasleek.