Gabon giroa Ikastolan

Gabonak inguratzen ari dira eta nabari da Ikastolan. Gabonetako musika eta apaingarriak presente egiten ari dira eguneroko martxan jai hauek arrimatu ahala. Eguberrietako doinuak entseatzen ari gara.

Abesbatzak ere bere lanean jarraitzen du Eguberri kontzertuari begira. Hilaren 20an, asteartea, izango da emanaldia Sakramentinoetako elizan 19:30ean. Denak gonbidatuta zaudete. Aurretik ikasleek kontzertu bera entzuteko aukera izango dute.

Olentzero ere izango dute bisitan HH eta LHko 1. zikloan hilaren 23an.

Musikarekin jarraituz, urtero bezala, Abenduaren 24ean kantari aterako gara bi taldetan banatuta: HH eta LH. 10etan elkartuko gara LHkoak eta 10:30ean HHkoak, kalean zehar kantari ateratzeko. Hemen ere parte hartzeko aukera duzue denok, artzain eta artzain-andre jantziekin. Maila bakoitzeko kantak erantsita dituzue, etxean ikasteko nahi baduzue.