Gabonak kantari

Zer lirateke Eguberriak musikarik gabe? Bada hortik nahikoa badugu Ikastolan. Aste honetan Abesbatzak kontzertu apartak eskaini dizkigu Sakramentinoen elizan, aurrena LHko ikasle guztiei eta ondoren guraso eta herritarrei.

Bestalde, 24ean kantari aterako gara ikasle eta irakasle guztiak eta gurasoak ere gonbidatuta zaudete.

Haur Hezkuntzakoak 10:30ean Sakramentinoetan elkartu eta Berazubi, Pedro de Tolosa ibiltokia, San Frantzisko ibilbidea (Karela tabernaren parean) pasatuz, Lopez-Mendizabal plazan bukaera izango dute.

Lehen Hezkuntzakoak 10:00etan Usabalen elkartu eta Iurreauzoa, Berazubi, Lopez-Mendizabal pasa, plaza Zaharrean beste ikastetxeekin abestu eta Artxibo Probintzialaren aurrean bukatuko dute 12:00etan.