Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

Gaurko eguna berezia izan da Laskorain Ikastolan. Gabonak gain gainean ditugun honetan, gure ikasleen artean hain maitatuak diren Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako ikasleekin egon dira bi protagonistak. Gure neska mutilak adi adi entzun dituzte Olentzero eta Mari Domingiren kontuak. Eurei abestu ere egin diete. Eta jakina, ikastolan idatzitako gutunak ere eman dizkiete. Urduritasun, emozioa, alaitasuna… denak bizi bizi sentitu ditugu ikastolan.

Bestalde, bihar, abenduak 24, gogoratu Tolosako kaleetan kantari ibiliko garela. Haur Hezkuntzako ikasleak goizeko 10:30ean abiatuko dira Sakramentinoetatik. Lehen Hezkuntzakoak, berriz, 10:00etan Usabaletik. Guraso guztiak ere gonbidatuta daude gurekin kantuan ibiltzera.
Gabon Zoriontsuak igaro ditzazuela eta Urte zaharra ondo agurtu eta berriari, indartsu ekin!