Igandean hasiko dira Inauteri entsaioak

Otsailaren 27an, Inauterietako Astelenita, 522 partaide izango dira Kazkabarra aisialdi taldeko konpartsan. Aurtengo gaia Laskorain Ikastolak 50 urte dituela da, lau mozorrotan irudikatuta: Xabiertxo (Ikastolaren sorrera), Argitxo (Euskaraz Bizi), mundua (euskara mundura) eta azeria (beti euskaraz). LHko 193, DBHko 177, Batxilergoko 94 eta 56 begirale eta begirale ohi izango dira.  

Entsaioak igande honetan, urtarrilak 15, hasiko dira: LHkoak 11:00etan eta DBHkoak 12:00etan. Hortik aurrera, larunbatetan (LH 15:30, DBH 16:45) eta igandeetan (lehen esan bezala) izango dira. Ero etxe krosa den egunean (urtarrilak 22), eta Kaldereroen hurrengo egunean (otsailak 19) ez da entsaiorik izango eta Ostiral Mehean (otsailak 24) entsaio orokorra izango da.

Kazkabarrakoak ez dira geldirik egon Eguberrietako oporretan, Txuri Urdin izotz pistan izan ziren LHko neska-mutilak abenduaren 28an eta urtarrilaren 4ean. Lehen egunean 45 neska-mutil eta bigarrenean 75 joan ziren, begiraleek lagundurik, eta ipurdiko batzuk gora behera, ederki pasa zuten guztiek!