Mendi ibilaldia familientzat

Igande honetarako Ikastolako familiei zuzenduriko mendi ibilaldi bat proposatzen dizuegu. Anoetako Burdin Aroko BASAGAIN herrixkara joango gara.

Anoetako tren geltokitiz abiatuko gara (10:20), Villabonaruntz joko dugu ibaiaren ondoko bidetik eta Elbarrena auzotik barrena, Burdin Aroko herrixkaren aztarnak dauden lekura iritsiko gara. 

Guztira 6 kilometro inguruko ibilbidea izango da.

Anoetara trenez joan behar dutenekin goizeko 10:00etan Tolosako tren geltokian elkartuko gara (trena 10:16ean da), eta kotxez doazenekin 10:20ean Anoetako tren geltokian elkartuko gara.

Parte hartzeko asmoa  baduzue,  ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.