Matematika lantzeko materiala sortzen auzolanean

Asteazken arratsaldean, LH1.mailako guraso talde bat auzolanean aritu zen matematika lantzeko material bat sortzeko.

Helburua, 6-7 urteko haurrek gure zenbaki sistema hamartarra lantzeko, ezagutzeko eta ulertzeko, manipulatu daitekeen material bat sortzea zen. Material hau ikasleek esku artean ibiltzea garrantzitsutzat jotzen zuen irakaslegoak. Eskulana, ordea, handia zen. Gauzak horrela, mailako gurasoei auzolan bat egitea proposatu zitzaien eta deialdia arrakastatsua izan zen oso.

Hogei bat lagun elkartu ginen mahai inguruan. Giro onean, kontu batzuk esanaz, lan bikaina gauzatu zen gurasoen laguntzari esker. Poztekoa da familiekin elkarlanean jardutea. Gure eskerrik beroenak, beraz, auzolanean parte hartu zenuten guztiei!