Kiva Eguna izan dugu ikastolan

Ostegunean, urtarrilak 26, Kiva Eguna izan dugu Ikastolan. Honekin hasiera eman diogu ikasturtean zehar landuko dugun gaiari: eskola jazarpenaren aurkako prebentzioa. Helburua da ikasle guztiak gustura etortzea ikastolara, inoren etengabeko bazterketa, iraina edo erasoa jasan gabe. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek goiz osoko ekitaldiak izan dituzte gaiaren inguruan: pregoia megafoniaz, aurkezpenak mailaz maila areto nagusian, logotipoen marrazketa, bertsoa ikastea... Eta bukatzeko, LHko ikasle guztiak patioan elkartu gara, KIVA hizkiak osatu ikasle guztien artean kolore desberdinetako arroparekin, bertsoa abestua eta argazkiak eta bideoa atera. Hemen ikus ditzakezue.