Landa dezagun euskararen sagartzea

2017ko irailean, Baionako Bernat Etxepare lizeoak egoitza berria irekiko du. 400 ikaslerentzako lekua izango du eta 144 kiderentzako barnetegia. 

Eraikinaren barnealdeak osatzeko ardura Bernat Etxepare elkarteak hartu du beregain, eta gelak, jangela, kirol-gunea eta barnetegian beharko diren materialetarako 300.000 euro beharko dituztela aurreikusi dute. Horretarako abiatu dute "hazten gaitu, hazten dugu" kanpaina.

Lizeoa hornitzen lagundu nahi duten herritarrek aukera dute sagarrondoak erosteko (prezio ezberdinetakoak), lizeoaren webgunean edo txeke bat bidaliz bertara.

Baina larunbat honetan, otsailaren 11ean, Tolosako Triangulon postu bat jarriko dute Seaskako lagunek, eta bertan aukera izango dugu zuzenean sagarrondoak erosteko. Animatu!