Matematika landu eta ikasteko beste modu bat: manipulatuz

Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako irakaslegoak formazio saio bat izan zuen Malena Martin matematikari eta irakaslearekin.

Gauzak horrela, matematikako arlo ezberdinak lantzeko, geometria, aritmektika edota arrazonamendu logikoa besteak beste, material eta jolas ugari erakutsi zituen Malenak. Helburua haurrak egoera ezberdinetan jartzea da, gero arrazonamendu deduktiboaren bitartez euren ondorioetara ailegatzeko. Manipulatu eta esperimentatu, ondoren abstrakziora pasatzeko. Material ezberdinak manipulatuz oinarrizko ezagutzak eraikitzea. Matematikaren magia berreskuratzea. Jolas dibertigarrien bidez, erronka txikiak gainditzen joatea. Kuriositatea, esperimentatzeko gaitasuna, izaera kritikoa… indartzea. Egiten dena ulertzea.

Ideia horien inguruan jardun zen Malena material sorta handi bat erakusten zuen bitartean. Interesgarria izan zen guztiz bertan jasotako guztia.