Inauteri usaina ikastolako txokoentan

Ostegun Gizen egunean egin ohi dugun jaialdirako prestaketei ekin diegu ikastolan.

Aurtengoan, urtea bezalaxe, jaialdia ere berezia izango da. Bi gune ezberdinetan gauzatuko dugu; Haur Hezkuntzakoak Sakramentinoetan eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz, Usabalen. Ikasturte honetako, jaialdia, ez da guk nahiko genukeen baldintzarik onenetan gauzatuko eta horregatik, aldez aurretik, gure barkamena. Ohartzen gara, bi gune ezberdinetan egiteak hainbat familiei buruhausteak ekarriko dizkiela baina Sakramentinoetan egiten ari garen obrak direla eta ez dugu beste aukerarik izan. Hala eta guztiz ere, ahalik eta jaialdi eder eta alaienak egiten saiatuko gara, haurrek zein ikusleek festa giroaz goza dezaten.

Sakramentinoetako jaialdia 10:30ean hasiko da eta 11:30erako haurrak beren gurasoekin egongo dira. Usabalalen ere 10:30ean hasiko da jaialdia. Jaialdia amaitzean, Usabaletik Sakramentinoetara autobusez joateko aukera izango dute haurrek. Horretarako, 11:15tan abiatuko litzateke autobusa Usabaletik.

Jaialdiaren aurretik, goizean zehar, txistorra ogitartekoak eta buru handiak izango ditugu ikastolan festari hasiera emateko. Horren ostea, jaialdiari ekingo diogu.

Bi jaialdi eta bi gai ezberdin aurtengoan. Txikienek, "Tolosako Inauteriak" hartu dute gaitzat. Gauzak horrela, egun horietan Tolosan egiten diren ezinbesteko ekitaldiak dantzatu eta errepresentatuko dituzte.

2 urteko haurrek, Txupinazoa.

3 urtekoek, Haur danborrada.

4 urtekoek, Diana.

5 urtekoek, Sardinaren hileta.

Lehen Hezkuntzakoen kasuan, Euskal kantuak izango dituzte ardatz. "Euskaraz bai, musikaz blai" lelopean, euskal musika egileek orain sortutako hainbat kantu dantzatuko dituzte. Era, mota eta kolore ezberdinetakoak.

LH1ekoak, “Saturninoak”, Takolo, Pirrutx eta Porrotxena.

LH2koak, “Bandera, untzi eta kalaberaz”, Hemendik at.

LH3koak, “Horrelako”, The Uski´s.

LH4koan, “Hik lan eta nik jai”, Tapia eta Leturia.

LH5ekoak, “Rang Roberran”, Imanol Urbieta.

LH6koak, “Haizearen herrira”, Imanol Urbieta.

Dagoeneko entseguak egiten hasiak gara. Baita mozorroak ere. Festa giroa, beraz, nagusitzen ari zaigu ikastolako gela eta pasiloetan.