Merkatu txikian lortutako diruaren banaketa

Eguberri garaian egin zen Merkatu Txikian eskuratuta dirua banatu da Tolosaldea Sahararekin eta Ibarrako Misio taldearen artean. Emaitza ekonomiko ezin hobeak izan ziren; denera, 15.200 € eskuratu ziren. Azken egun hauetan gauzatu dira txeke banaketak.

Tolosaldea Sahararekin elkartearen izenean, Agustin Agotek jaso zuen txekea. Ibarrako Misio Taldearen ordezkari gisa, berriz, Xabier Ayerza izan zen.