Dena prest egun handirako!

Ostegun Gizen eguneko jaialdi koloretsurako irrikaz gaude ikastolan!

Azken egunetan mozorroak, dantza, apaingarriak osatzen ibili gara eta ordu batzuk falta diren honetan, guztia prest daukagu festari hasiera emateko. 

Jaialdiaren aurretik, buruhandiekin jolasean ibiliko gara eta txistorra ere jango dugu urteroko ohiturari jarraituz. Ondoren, 10:30ean "Euskaraz bai, musikaz blai" lelopean jaialdiak gauzatuko dira. Haur Hezkuntzakoena Sakramentinoetan eta Lehen Hezkuntzakoena, berriz, Usabalen.

Gonbidatuta zaudete jai giroan ikuskizunak gozatzera!

Gora Tolosako Inauteriak!