50. urtemuga Astelenitako konpartsan

500 ikasle eta monitore baino gehiago atera ziren Astelenitan Kazkabarrako konpartsan. Gaia ikastolaren 50. urtemuga izan zen eta hori irudikatzeko Argitxo, Xabiertxo, Kilometroak eta Azeria jantziak erabili zituzten, musika doinu desberdinekin dantza egin ahal izateko. Eguraldia lagun, ederki pasatu zuten eguna.