Musika astea Ikastolan

Giro alai eta musikatua izan dute inauterien aurreko astea HH2ko neska-mutilek eta irakasleek euren geletan. Izan ere, Musika Astea ospatu dute beste urte betez. Gurasoak gonbidatu dituzte ikastolara eurek jotzen dakiten musika instrumentua eskuetan hartuta. Honela, haurrek instrumentu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, elkarrekin batera abestu dute, dantzatu…

Besteak beste, eskusoinua, dultzaina, kontrabajoa, panderoa, gitarra, armonika eta turuta doinuak izan dituzte entzungai. Gure eskerrik beroenak musika doinuekin alaitu gaituzten gurasoei.

Argazki gehiago ikusteko ->