Kolaborazioa Gipuzkoa Encounter-ekin

Asteburu honetan, ostegun arratsaldetik igandera, ospatuko da Usabal kiroldegian Gipuzkoa Encounter, teknologia zaleen bilkura. Parte-hartzaileek 10 giga segundoko konexioa izango dute interneten. Lehiaketak, jokoak, tailerrak eta hitzaldiak izaten dira. 400 plaza ditu eta 15 segundotan bete zen izen-ematea. Ikastolak Batxilergoko ganbara, patio zatia (karpa jartzeko), gimnasioa eta komunak uzten ditu 250-300 parte-hartzailek lo egiteko eta erabiltzeko.