Merienda osasungarria

“Gorputza zain dezagun” gaiaren baitan, merienda osasungarri bat prestatu dute LH1 mailako ikasleek. Gorputzarentzat komenigarriak diren elikagaiak zeintzuk diren aztertu dute lehenik, ondoren erosketak egin edota etxetik ekarri dute janaria, gorputza zaintzeko ohitura osasungarrien inguruan ere hausnartu dute, merienda prestatu… eta nola ez, bukaeran, denen artean jan dute. Amaiera zaporetsua eman diote gaiari, beraz, LH1eko neska mutilek.

On egin!