Enjoy english

Enjoy English aisialdiko eskaintzaren barruan kokatzen den programa da. Ikastolan egingo den ikastaroa da, udaleku irekiaren eskema izango du, jatorrizko ingeles hiztunak gidatuta (eskoziarrak, irlandarrak edo britainiarrak).

Jolas, ipuin, eskulan eta abesti desberdinen bitartez jatorrizko ingeles hiztunek eta haurrek, era naturalean, harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Usabalen bertan izango da, ekainaren 26tik uztailaren 14a bitarte, LH3tik LH6ra bitartekoentzat. Udaleku hauek EUSKARAZ BIZI UDALEKU eta KANPALDIEN datekin ez dira bat etorriko, bietan proiektuetan parte hartu nahi duenak aukeratu beharrik izan ez dezan.

 

UDALEKUAREN EZAUGARRIAK

Ikastolan bertan antolatuko da, Usabalen. Goizeko 9:00etatik 13:00etara antolatuko da.

8 urtetik 12ra bitarteko ikasleentzat izango dira. 12-15 ikasleko taldeak osatuko dira.

Goizero lau orduz lantzen dute ingelesa, begirale natibo batekin egongo dira: Jokoak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak, azken eguneko show-a..., ingelesez lantzen dituzte.

PREZIOA: 280 euro  (begiraleak gure ikasleen etxetan igaroko dute hilabetea. Etxe horretako neska-mutilak dohainik izango du Enjoy English)

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.

    Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea.

  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.

  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.

  • Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.

Izena emateko ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke, eta ordainketaren ziurtagiria urkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera bidali mesedez. Izena emateko epea maiatzaren 12an amaituko da.

Informazio gehiagohttp://www.aisialdia.eus/enjoy