Elhuyar Zientzia Azokan

Elhuyar Zientzia azoka ikertzaile gazteentzako urtero Bilbon antolatzen den ekitaldia da. Bertan gai ezberdinen inguruko ikerketak edota proiektu teknologikoak aurkezteko aukera dute ikasleek. Aurten, gure DBH3ko teknologiako bi talde bertan izan ziren lehenengoz.

Gaineratu behar da horrelako proiektuak aurkeztu ahal izateko ikastolako teknologiako ordutik kanpo aritu behar izan dutela lanean beraz, zorionak denoi egindako lan bikainagatik.

Esperientzia polita izan da eta ikasleak gustura ibili ziren Bilbo aldetik egindako egun pasa horretan. Errepikatuko dugu!