Igandean Herri Urrats

Igande honetan, maiatzaren 14an ospatuko da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen alde.

Egitarau oparoa antolatu dute adin guztietako lagunentzat, eta bertara gerturatzeko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.

Eguraldi ona aurreikusita dago, beraz plan bikaina dugu iganderako Senpereko lakuaren inguruan.

Informazio gehiagohttp://www.herriurrats.eus/