BATX 1ekoak antzerkian

Apirilak 26an, Batxilergo 1eko ikasleak Treblinkarako azken trena antzezlana ikustera joan ziren, irakasle batzuekin batera, Donostiako Larratxo kulturgunera. Urrian egindako saioen arrakasta ikusita, bigarren aldiz hainbat saio prestatu dituzte.

Eszenatoki gabeko umezurztegi batean murgildu ziren ordu pare batez. 1942ko abuztuaren 5era bidaiatu zuten, Varsoviara. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera.

Ikasleak harrituta geratu ziren bizitakoarekin; pentsakor eta hunkituta. Esperientzia interesgarria izan zen, eta oso balorazio positiboa egin dute bertan egon ziren 117 ikasle eta irakasleek.