Abesbatzaren emanaldia igandean

ABESBATZAREN EMANALDIA

Gure abesbatzak kontzertu bat eskainiko du igande honetan, maiatzak 14, 19:30ean, Jesusen Alaben kaperan, Madrilgo Jorcam gazte abesbatzarekin batera Kantik ahots musika zikloaren barruan. Hodeiertz abesbatzak antolatu du ziklo hau. Kasu honetan LH 5-6 eta DBHko ikasleen taldea ariko da kantari, Naiara Mintegiaren zuzendaritzapean. Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak, Imanolen Mendian gora, Beverly Ross eta Julius Dixonen Lollipop, Bruno Coulaisen Vois sur ton chemin eta Leonard Cohenen Hallelujah abestiak eskainiko dituzte gure abeslariek.

Jorcam abesbatza Madrilgo Komunitateko Kultura Sailak sortu zuen eta Ana Gonzalez da zuzendaria. Madrilgo antzoki nagusietan eta hainbat orkestrarekin aritu izan da kantari.