Ikastolako eguna antolatzen

Ekainaren 11an eingo dugun Ikastolaren festarako prestaketa lanei ekin diegu.

Asteazkenean elkartu ziren ikastolaren egunaren antolaketa batzordeko gurasoak eta eman beharreko urratsen berri eman zen. 

Urtero moduan, ikastolako komunitatea osatzen dugun guztiok egun eder bat igarotzea izango da helburua. Horretarako, jaialdi, jolas, bazkari goxoa... osagai guztiak izango ditu festa honek.

Bazkarirako tiketak maiatzaren 22tik aurrera egongo dira salgai bi idazkaritzetan. Dena den, data gerturatu heinean, joango gara egun honen inguruko xehetasun gehiago ematen.