Patioaren apainketa eta robotak

Aurreko astean Leihoan ikus ahal izan zenuten bezala, DBHn ikasturtea gainditu duten ikasleek hainbat proiektu burutu dituzte interesen arabera: zinema eta literatura & irakurketa, puntu eta kakorratz lanak, ibilbide birtuala Euskal Herrian zehar, Laskozientziaren indarra, Laskobot robotika, gure espazioaren eraldaketa, kirol jarduerak, antzerkia, sendabelarrak, talent show eta proiektuen making-off-a. 

Eskaintza zabal honen bidez, ikasleen askotariko interesguneei erantzutea ez ezik, ikastola osatzen dugunon komunitateari nolabaiteko zerbitzu bat eskaintzea ere bazen helburua. Zentzu horretan, paper garrantzitsua jokatu dute espazioaren eraldaketa proiektuan eta Laskobot-robotika proiektuetan aritu direnek. Lehenengoek, eman diote txukundu galanta patioari eta bigarrengoek, berriz, robot polit askoak egin dituzte HHko haurrentzat. Argazkiak

Ezin uka giro berezia bizi izan dugula azken bi aste hauetan Usabal aldean: batzuek errefortzu orduak jaso eta azterketak izan dituzten bitartean, besteak ezohiko jardueretan murgilduta aritu dira, ikasle nahiz irakasle.

 Esperientzia bikaina izan da, nahiz eta horrelakoak antolatzen direnean, lehen aldian batik bat, zer hobeturik ere bistaratzen den. Emaitzak, kasu askotan, ikusgarriak izan dira eta hortxe daude ikusi nahi dituen ororentzat.

Zorionak eta eskerrak parte hartu duzuen guztioi, izan irakasle edo ikasle, zeren guztion ahaleginari esker izan baita posible azken bi aste hauetako egitasmo erraldoi honi erantzutea.