San Juan proiektua

Ikasturtea amaiera dugu, eta Haur Hezkuntzako neska-mutilek egin duten azken proiektuari, udara, opor eta Tolosako jaien kutxua eman nahi izan diogu.

Ekainean hasi ginuen proiektu honi, San Juanak izenburua jarri genion. Gure helburua, haurrak herriko eta euskal kulturarekin erlazionatuta dauden tradiziozko ekintzak ezagutzea eta horien sustatzaileak izatea izan da. Bestalde, gure haurrak emozionalki adimentsuak izan daitezen, ekintzak jorratu ditugu, honen inguruan. Hiru, lau eta bost urteko haurrek gauzatu dute aipatutako proiektua, eta ekintza bateratuak egin ditugu, kidetze ezberdinak bultzatzeko asmoz.

Lehendabizi haurren artean motibazioa eta irrika pizteko, irakasleak dantza bat prestatu zuten Ondoren, haurren aurrezagutzak ateratzen hasi ginen, etxean gaiaren inguruan eduki zezaketen informazioa ekartze eta gelan talde handian konpartitzen. Proiektu honetan haurren emozioak lantzeari garrantzia eman diogu eta horretarako baliabide ezberdinak erabili ditugu, hala nola, ipuinak, bakoitzaren autoezagutza bultzatzeko ekintzak, norberaren beldurrak eta desioak azaltzeko tarteak… Azkeneko eguneko suan, beldurrak eta gustatzen ez zaizkigun emozioak erretzeko.

Hiru eta lau urtekoak Euskal Herriko mitologiako pertsonaiak landu dituzte, Tartalo, Sorginak, lamiak… Eta pertsonai horiekin zer ikusia duten ipuinak, abestiak eta olerkiak. 5 urtekoak ordea, San Juanen inguruko eta Tolosako jaietan egiten diren hainbat ekintzen inguruan informazioa bildu dute.

Herrik kirolak ere egin ditu, Tolosako jaietan ikus daitezkeen bezala. Bikain pasa zuten gure haurrek. Hala nola, soka tira, oskola apustua, erreleboak… egin zituzten.

Zeberiotar familiaren eskutik, Urkizun egiten den udako solstizioaren errepresentazioa egin ziguten Zabalarretan, ekainaren 21 goizean, ikastolako haur eta irakasleentzako. Gu bai zortedunak! Goiz bikaina pasa genuena. Mila esker!

Proiektuari amaiera emateko, nola ez, gure San Juan sua egin dugu ikastolako patioan. Bertan, dantza egiteaz eta abesteaz gain, landutako emozio txarrak sutara bota ditugu. Eta jakina, elkar agurtu gara irailera arte!

Ondo pasa oporrak!

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK:

-HERRI KIROLAK  

-GURASOAK GELAN

-SOLSTIZIO KONTZERTUA ZABALARRETAN. Bideoak: Bideoa 1 -  Bideoa 2 - Bideoa 3 - Bideoa 4

-SUAREN INGURUAN DANTZAN. Bideoak: Bideoa 1 - Bideoa 2 - Bideoa 3