Saharako errefuxiatu kanpamenduen alde, elkartasunez

Urteroko usadioari jarraiki, aurten ere iritsi zaigu Laskorain ikastolako kideoi saharar herriarekiko elkartasuna berritzeko aukera. Otsailean zehar, errefuxiatu kanpamenduetara ahalik eta laguntzarik handiena helarazteko, inoiz baino gauza gehiago biltzea izango da gure helburua.

Aurten bil ditzakegun gauzak honako hauek izatea komeni dela adierazi zaigu: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzako eta helduentzako pixoihalak. Baita gure laguntzari esker eraiki den eskolarako materiala ere, horien artean koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak…

Aurten, Tolosaldea Sahararekin Elkarteak 15. urtemuga ospatzen duen honetan, inoiz baino bilketa handiagoa egitea du helburu. Ea, bada,  aurreko urteetan egin ohi dugun bezala, ekarpenik handiena egitera iristen garen. Izango da nork eskertua!!!