Txipli txapla pun!

Asteartean gazatin jate mundiala izan genuen Haur Hezkuntzan. 

Udazkena dela aprobetxatuz eta iazko arrakasta ikusirik, guraso talde bat gaztainak erretzera etorri da ikastolako patiora. Bertan, ikasleek, gaztainak erretzeko zein pausu jarraitu behar diren ikusteko aukera izan zuten eta ondoren, eskuak erre gabe noski, hauek dastatzeko tartea ere izan zuten. Oso goxoak zeuden gaztainak eta ikaragarri disfrutatu dugu arratsalde honetan.

Mila esker gaztain erretzaileei: Joseba Maiza, David Larrarte, Aitziber Sagredo, Begoña Altuna, Ana Tolosa eta laguntzaileak; Oier Larrarte eta Danel Maiza gure ikasleak. Aupa zuek!