Energia berriztagarriak eta robotika lantzen

Azaroarekin batera urtero ospatu ohi den Zientzia Astea dela eta hainbat ekitaldi eskaini zaizkigu ikasleek zientzia eta teknologia berriak ezagutu eta disfruta ditzaten. Hilaren 9an Ideo-Orona parke teknologikoan izan ginen DBH 4ko 65 ikaslerekin Mondragon Unibertsitateak, Ikerlanek eta Oronak antolatutako ekitaldi interesgarri batean. Energia berriztagarriekin eta robotikarekin lotura duten hainbat esperimentutan parte hartzeko aukera izan zuten gure ikasleek unibertsitateko ikasle eta irakasleen eskutik: beroarekin mugitzen diren motorrak, gidaririk gabeko autoak, soinuaren bidez aktibatzen diren kamarak, e.a. Horrez gain Ikerlanen auto eta tranbia elektrikoentzako baterien berri jaso zuten eta Oronan igogailuen munduan azkeneko berrikuntzak ezagutu eta laborategiak energia berriztagarriz nola hornitzen diren ezagutu. Oso goiz atsegina eta interesgarria izan zen denontzat. Errepikatzeko modukoa.