Patioaren eraldaketa lanak

Sakramentinoetako eremua jasaten ari den eraldaketek aurrera darraite. Oraingoan, patioko eremua izango da eraldaketa jasango duena..

Azaroaren amaieran, Aritz Elosegi gurasoen gidaritzapean, hainbat enbor eta landareria jartzeko lanei ekingo zaie. Ondoren, pixkanaka pixkanaka, gainerako estruktura eta elementuak ezartzen eta eraikitzen joango gara.

Beste behin ere, atontze lanek irauten duten bitartean zuen pazientziatik beste pixka bat eskatuko dizuegu. Izan ere, patioko zenbait eremu mugatu egongo baitira.

Emaitza, ordea, ederra izango da. Gure haurrek, barruko eremu goxo eta atseginaz gain, kanpo espazio anitz eta dibertigarriaz gozatzeko aukera izango dute lanak amaitutakoan.