Uzturpe Ikastolara bisita

LH2ko haurrek, Txanelako lehenengo gaiean euren biografiak idatzi zituzten. Lan horiek gelan geratu beharrean, inguruko ikastoletara bidali zituzten. Modu honetan, eurek egindako lanak beste haur batzuen eskuetara iritsi ziren.

LH2ko bi taldek Uzturpe Ikastolara bidali zituzten egindako biografiak. Uzturpetik, berriz, proposamen interesgarri bat iritsi zen Laskorainera. Hara joateko gonbidapena luzatu zieten gure haurrei. Gonbidapenari baietz esan eta han joan ziren gure haurrak Ibarrako Uzturpe Ikastolara.

Bertan, hango ikasleek egindako albumak erakutsi zizkieten gure ikasleei. Ondoren, elkarrekin, beraien geletan zirkulazio librean jolasean ibili ziren. Hamaiketako goxo goxa ere eman zieten. Amaitzeko patioan jolasean ibili eta Laskorainera itzuli ziren poz pozik. Interesgarria lagun berriak egin eta bertan bizitutako esperientzia!

Zeinen ondo ibili ginen! Mila esker gonbidapenagatik!