Izaskun Zeberio sendagilea gure artean

LH 6. mailako ikasleek Txanelan giza gorputza ari dira ikasten eta une honetan zirkulazio aparatua.
Sendagilea den Izaskun Zeberio gurasoa eskaini zen hitzalditxo bat emateko ikasleei eta otsailaren 6an etorri zen ikastolara. Zirkulazio aparatuaz, odolaren osagaiez eta odol mota desberdinez azalpen batzuk eman ondoren, galdera jolasa egin zuen taldeka eta nahi izan zuten ikasleei odol tanta bat atera eta zein motatakoa zen esan zien.