Inauterietako danborrada

Urtero bezala, Inauterietako danborradaren prestaketekin hastera goaz. Danborrada hau Inauterietako larunbatean izango da, otsailaren 10ean.

Datorren astean hasiko gara entsaioekin, eguerdiko 14:00etatik 14:45era.

LH1 eta LH2 mailetakoak asteartetan izango dute Sakramentinoetako patioan: urtarrilak 16, 23 eta 30.

LH3. mailatik aurrerakoak ostiraletan Usabalgo areto nagusian: urtarrilak 19 eta 26 eta otsailak 2.

Otsailaren 4ean, igandean, entsaio orokorra burutuko dugu Trianguloan (goizeko 11:00etan). (Euria egingo balu, Zerkausian).

Tanborradan parte hartu nahi duzuenok, aste honetan eman behar duzue izena ondorengo esteka beteaz.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe8amPYef4IVkh3WGRYlwfJh9C9oSOR...

Gure ikastolako neska mutilak galtza zuriekin, txilaba edo blusa koloredun batekin eta ikastolan banatuko dizuegun lastozko txapela eta zapia horiarekin joango zarete jantzita.

Entsaioetara gerriko bat ekarri behar da tanborra eusteko!

*Kosakoak: Entseguak larunbatetan: urtarrilak 13, 20, eta 27an  Musika eskolan 15:30ean. Interesa duena lehenengo entsegu egunean azaldu eta bertan izena eman.