Euskal inauterietako pertsonaien proiektua

Urte berriarekin batera, proiektu berria lantzen hasi gara. Oraingo honetan 3, 4 eta 5 urteko haurrek, elkarrekin, Euskal Herriko Inauteriak landuko dituzte.

Aste honetan, haurrek geletan objetu ezberdinak aurkitu dituzte, txintxarriak, kolare berezi bat, zaldi bat, ixipu bat, zakuzko erropa... Norenak ote dira?

Tolosako Inauterietako kide baten bixita ere izan dugu eta laguntza eskatu digu haurrek gelan aurkituta elementu bakoitza Euskal Inauterietako zein pertsonaiarena ote den jakiteko.

Honela, pixkanaka, proiektuan zehar Euskal Herriko inauterietako pertsonaia ezberdinak ezagutzen joango gara eta herri ezberdinetan kokatzen ere saiatuko dira haurrak.