Pentsamenduaren estrategiez ikastaroa

Aste honetan LHko eta HHko irakasleek sei orduko ikastaroa izan dute Javier Bahon adituaren eskutik. Lehen egindakoaren jarraipena izan da eta "Pentsamenduen bitartekariak" du izenburua. Ariketa praktiko desberdinen bidez, jarrera pasibo eta agresiboak baztertuz, ikasleak jarrera asertiboetara iristeko bideak landu dituzte. Ikasleek bere kasa pentsatzea da ikastaro honen helburua, modu kritiko eta sortzailean.