Nekane Alkortari agurra

Ikastolan 40 urtez lanean aritu ostean, iritsi zaio Nekane Alkortari erretiroa hartzeko ordua.

Bere azken lan egunean, ikastolak eta lankideek agur xume bat egin nahi izan diote. Urte guzti hauetan eskaini duen guztia eskertu asmoz, haurrez inguratuta, Agurra dantzatu diote Lierni Karrera eta Gorka Egia irakasleek. Amaitzeko, lore sorta polit batekin agurtu dute andereñoa.

Eskerrik asko ikastolari emandako guztiagatik, Nekane!