Jolastoki zoragarria daukagu!

Patioa eraberritzeko lanak guztiz amaitu ez badira ere, jada, itsura ezin hobea hartu du gure jolastokiak.

Patioa eraberritzeko lanak guztiz amaitu ez badira ere, jada, itsura ezin hobea hartu du gure jolastokiak. Eraldaketa lan honetarako iaz abian jarritako prozesu partehartzailean, ikasle, guraso, arkitekto eta irakasle talde batek parte hartu du.

Ikasturtean zehar hainbat bilera egin dira eta honela, apurka apurka, bertan ateratako ideia eta erabakiak aurrera eraman dira jolasleku berria eraberritzeko.

Emaitza, ederra. Sakramentinoetako jolaslekuak beste kolore bat du. Beste mugimendu bat sumatu liteke bertan. Aukera ezberdinak daude eskura. Haurrak gozamenean. Hormigoi hotzaren aldean, material ugari topatu litezke eremu berrian.

Espazioaren antolamendu berri honek haurren premia ezberdinak asetzea izan du helburu. Mugimendua sustatzen duten espazioak daude (rokrodomoa, enborren zirkuitoa, txirristrak…), material eta espazio naturalak (zuhaixka eta landareria ugari) eta hondartegia esperimentaziorako, jolas sinbolikorako txokoak ere badaude (sukaldetxoa, tipiak…), bestelako kirol eta jolasetarako aukera (frontoia, lurreko jolasak..) eta lasai egoteko gunerik ere bada (liburutegia, arbela…). Beraz, haur guztiak kontutan hartuko dituen patio eratzeko ahalegina dago eraberritze lan honen atzean.

Prozesu honetan era batera edo bestera lagundu duzuen guztioi gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkizuegu. Era berean, Patioko Batzorde honetatik abiatuta, ideia ugarirekin eta sormen izugarriarekin fin-fin lanean aritu diren Aritz Elosegi gurasoari eta bere lankideei ere, mila esker! Natur gune zoragarria sortu duzue!

Orain, denon artean espazio berri hau zaintzea egokitzen zaigu, gure haurrek urte luzez jolastoki atsegin honetan goza dezaten.