Matrikulazioa eta hitzaldiak

2018-2019 ikasturterako ohiko matrikula epea aste honetan zehaztu du Hezkuntza Sailak 16 urte bitarteko ikasleentzat, eta aste honetatik aurrera ekingo diogu matrikulazio kanpainari.

Gaur bertan banatuko dira Tolosako hainbat lekutan jartzeko informazio kartelak.

Matrikulak egiteko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra izango da.

Ate irekien saioak antolatu ditugu guraso berriek gure ikastola ezagutu dezaten:

  • Urtarrilak 27, 11:00 Sakramentinoetan
  • Urtarrilak 29, 18:00 Usabalen

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere TOPICen bi hitzaldi antolatu digu Laskorain ikastolan aurrera daramatzagun proiektuekin zerikusia dutenak.

Urtarrilak 15 eta 18, arratsaldeko 18:00etan.

Roberto Aguado“La emoción decide y la razón justifica” (gazteleraz)

Sentitzen dugunak ikaskuntza prozesuan duen garrantziaz hitz egingo digu Adimen Emozionalean estatuko erreferentea den psikologo, ikertzaile eta egile honek.

Pantallas Amigas – “Hezkuntza digital positiboa: erronkak eta konponbideak” (euskaraz)

Erakunde honetako hizlari baten eskutik, haurtzaroan eta nerabezaroan teknologia berrien erabilera seguru, osasuntsu eta adikziorik gabea nola eraman dezakegun ikusiko dugu.