Igandean Ero Etxe krosa

Igandean Ero Etxe elkarteak antolatutako krosa izango da Tolosan.

Goizeko 11:30ean Beotibar Pilotalekuaren sarreran elkartuko gara, lasterketaren aurretik beroketa ariketak egiteko eta ibilbidea ezagutzeko.

Egunero bezala, gosari on bat egiteak duren garrantzia gogorarazi nahi dizuegu:

  • Zumoa
  • Yogurra edo esnea kolakaoarekin
  • Zerealak
  • Gaileta edo tostada gurina-mermeladarekin

Geletan dagoeneko banatu ditugu dorsalak. Ahal bada Ikastolako kamiseta eraman, eta euria egingo balu aldatzeko arropa eman.