LH2koak Boga Boga Marinela gaia lantzen

“Boga boga marinela” Txanelako proiektuaren baitan, itsasoaren inguruko kontu ezberdinak landu dituzte. Balearen ehiza, nabigatzaileak, piratak eta kortsarioak, uretako animaliak… Uretako animalien inguruko mahai jolas polit bat ere sortu dute. Informazioa bildu, aurkeztu, antolatu, txartelak idatzi, taula margotu…LH2ko haurrek lan ederra egin dute eta ondoren, gainera, LH1eko haurrei oparitu diete eurak jolas egiteko.

Bestalde, haurrek gaiarekiko duten interesa elikatzen jarraitzeko eta eskuratzen ari diren jakintzak sendotzeko, Pasaiako Albaola museora bista ere egin dute.

Museoan eta ontziolan zehar ordu beteko ibilbidea egin dute, historia eta ontzigintza tradizionalaren xehetasunak ezagutzeko, San Juan baleontzia ardatz hartuta.

Bestetik, ikasle baten lagun baten bisita ere izan dugu gai honen baitan; Nerea Garciarena, hain zuzen ere. Nerea, zenbait urtez Zarautzen bizi izan da eta kantauriko uretan modu tradizionalean, Zarautzen, 1878an harrapatu zen azken euskal balearen istorio polit bat kontatu zigun, bitxikeriaz beteta. Haurrek adi-adi jarraitu zituzten Nerearen azalpenak. Mila esker, Nerea, horrelako kontakizun berezia gurekin konpartitzeagatik.