Klima aldaketari buruzko galdeketen emaitzak

Agenda 21en aurten lantzen ari garen gaia klima aldaketa izanik, atal ezberdinak jorratzen ari gara ikasturtean zehar. Lehen fase batean, sentsibilizazio kanpaina bat egin genuen, eta ondoren ikastetxeko diagnostikoa egiteari ekin genion. Horretarako ikasle ordezkarien laguntza oso garrantzitsua izan delarik. Diagnostikoa burutzeko ordezkariek, geletan galdeketak burutu dituzte eta ondoren emaitzak atera.

Beste alde, etxeetara ere bidali genuen galdeketa, eta jasotako erantzunetatik ondorioak ateratzeko aukera izan dugu. Mila esker  parte hartu duzuen guztioi!! eta gure ingurunearekiko zainketan  erakutsi duzuen inplikazioagatik!! Ondorengo loturan dituzue ikasleen galdeketen erantzunak eta baita etxeetatik jasotakoak ere.