Inauteri giroa Usabalen

Aurten Ostegun Gizen desberdina ospatu dugu Usabalen. Mozorrotzeko elementu desberdinak etxetik ekarriz, ikasleak gelan bertan mozorrotu eta margotu ondoren, euskal dantza batzuk egin dituzte patioan (Sorgin dantza, Lantzeko ihauteria, Zazpi jautzi eta Txapeloaz), txupinazo propioa izan dute,  ikasleen txarangarekin saltoka ibili dira, buruhandiekin korrika saioak egin dituzte eta txistorra janez bukatu dute goiza.