Beste ikastolatako bixitak

Laskorain ikastola aurrera eramaten ari garen eraldaketa pedagogikoa eta irailean ireki genuen eraikin berria ikustera, lan metodologiaz hitz egitera, egindako ibilbidea konpartitzera etorri dira hainbat ikastolatako irakaslea taldeak eta zuzendaritzako kideak azken asteetan.

Gure bidea eraikitzeko hainbat profesionalen laguntza, aholkua, gidaritza … izan genuen eta orain jasotako mesede guztien ordainetan, gure lana nolakoa izan den eta zertan ari garen erakusten ari gara hala eskatu dutenei.

Gidaritza lanak eta aurkezpenak HH eta LHko arduradunek eraman dute aurrera.

Sakramentinoetan orain arte bixitan izan diren ikastolak: Orereta, Ordizia, Lazkao, Urretxu- Zumarraga, Altsasu.

Datorren astean Paz de Ziganda eta Arrasateko ikastolatako ordezkariak izango ditugu gure artean.