Emakumeok* planto

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 8an egin zen mugimendu feministak deitutako "Emakumeok* planto" deialdiari erantzunez, ikastolako zerbitzu guztiak etenda egon ziren 11:15etik 13:30era. Langile emakumeen kontzentrazioa egin zen ikastolaren aurrean eta ondoren Triangulo plazatik abiatu zen manifestaldian parte hartu zuten.