Iurramendi zahar egoitzarekin elkarlanean

Bihartik aurrera Sakramentinoetako haur eta irakasleak, Iurramendi Zahar Egoitzarekin elkarlanean ibiliko gara. Aurrera eramango ditugun ekintzetan, parte hartuko dute Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko haurrak eta Lehen Hezkuntzako lehengo eta bigarren mailakoak ikasleak, irakasleekin batera.

Gure helburua, herriarekin lotura ezberdinak izatea da, eta bertako elkarteekin. Pertsona helduekin sortuko diren lotura ezberdinez gozatuko dugu, pertsona zaharren perfil ezberdinak ezagutu, dependentzia gradu ezberdinak era naturalean bizi, heziketa pertsonalerako zaharrekiko sentsibilizazioa eraiki eta bi erakundeen artean egindako elkarlanak dituen onuraz ohartuz.

Aurrera eramango ditugun ekintzen artean: eskulanak, karaokea, karta jolasak, dantzak, bingo jolasa, antzerkia, lorezaintza …. izango dira. Astero bi talde joango dira, ekaina bitartean, asteartetan eta ostegunetan, 10:45- 11:45 bitartean. Familiek parte hartzea nahi izango bazenute, gonbidatuta zaudete.

MARTXOAK 13: 4 URTE B

MARTXOAK 15: 4 URTE C

MARTXOAK 20: 4 URTE A

MARTXOAK 22: 4 URTE D

APIRILAK 10 : 5 URTE A

APIRILAK 12: 5 URTE D

APILIRAK 17: 5 URTE C

APIRILAK 19: 5 URTE B

APIRILAK 24: 3 URTE A

APIRILAK 26: 3 URTE B

MAIATZAK 3: 3 URTE C

MAIATZAK 8: 3 URTE D

MAIATZAK 10: LH1 A

MAIATZAK 15: LH1 B

MAIATZAK 17:LH 1 C

MAIATZAK 22:LH1 D

MAIATZAK 24: LH2 A

MAIATZAK 29: LH2 B

MAIATZAK 31: LH2 C

 EKAINAK 5: LH2 D